→Basauri

BIDEOA | Sute ikusgarria piztu da La Basconiako pabilioi batean, Basaurin

La Basconiako lursailean dauden pabilioi batean sutea piztu da 06:00ak aldera. Ez da zauriturik egon. Suhiltzaileak lanean ari dira. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, sutea piztu den pabilioitik gertu bizi diren hogei pertsona etxetik irtenarazi dituzte Basaurin, baina dagoeneko euren etxeetara buelta daitezke.

La Basconiako pabilioietako bat Ondasun historiko-kultural gisa babestuta dago, baina Basauriko Udalak baieztatu duenez, horrek ez du kalterik jasan. Aktibidaderik gabeko pabilioi batean piztu da sua eta ondoko eraikinera ere zabaldu da. Ondoan dagoen Ecoplast lantegian kalteak eragin ditu suteak. Udaltzainak eta Ertzaintza ere bertaratu dira eta sutearen zergatia ikertzen ari dira.

La Basconiako lursaila kutsatutako lur eremua da. Sua piztu eta gutxira, ke zutabe beltz bat sortu da. Unean bertan ez zen haizerik ari eta, horri esker, keak gora egin du baina ez da herrian zabaldu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak