Urriaren 15, 16 eta 18an Basauriko Gaztetxeak tailerrak, jolasak, doako kontzertuak, bertso saioa eta bazkari herrikoia antolatu ditu sanfausto jaien barruan.
Asteazkenean umeentzako jolasak eta tailerrak antolatu dituzte 19:00etatik aurrera Trintxeretan. Ostegunean 20:00etan hasita, Trintxera Kultur Elkartean (Kakitzat) Krimen & Kastigo eta Bastardos del Rey doako kontzertuak egongo dira.
Urriaren 18an, larunbata, Bazkari herrikoia antolatu du Piztiak konpartsak Arizko Ikastolan 15:00etan. Tiketak Urduña eta Ilargi tabernetan egongo dira salgai 6 euroren truke. Ondoren, bertso saioa egongo da eskualdeko bertsolariekin. 19:00etan kalejira-poteoa antolatu dute Benta plazatik irtenda. Amaitzeko, The Capataces eta Radikal Hard Core taldeek Gaztetxean kontzertua eskainiko dute 22:00etatik aurrera, 5 euroren truke.
