→Basauri

Txerra Martinez eta Oskar Abad basauriarrek Auzitegi Nazionalera itzuli beharko dute

Auzitegi Nazioanala Madrilen / GMaps

Oskar Abad Palacios eta Txerra Martinez Garcia basauriarrak epaitu dituzte Auzitegi Nazionalean, duela 30 urte gertatutako atentatu batengatik. Zehazki, 1990ko urtarrilaren 30ean Galdakaon gertatutako atentatu batean parte hartzeagatik auzipetu dituzte bi basauriarrak, Carmen Gisasola Solozabal markinarrarekin batera. Atentatu horretan Jose Ignacio Perez Alvarez polizia nazionala hil zen, Basauriko komisaldegiko Automobilgintza Zerbitzuko kidea. Epaiketa irailaren 8tik 10era bitartean izan da Madrilen, baina ez dute oraindik epairik eman. Gauzak horrela, Abadek eta Martinezek Madrilera itzuli beharko dute berriro deklaratzera. Martinez 1991n atxilotu zuten Txalaparta taldeko kide izateagatik eta 2009an aske geratu zen. Oskar Abadek 21 urte eman zituen kartzelan, 1991etik 2012ra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak