Basozelaiko San Joan jaien programaren barruan kokatzen da Urban Festa. Arteaz, kirolaz eta musikaz beteriko hamar orduko ikuskizuna izango da.
Ekainaren 20an, laugarren urtez, Basauriko Basozelai auzoan Urban Festa ospatuko da, Basauriko Udalaren eta Zirt Zart gazte bulegoaren laguntzarekin eta Auzo Elkartearen babesarekin. Egitaraua 11:00etan hasiko da graffiti erakustaldiaren bigarren edizioarekin, Gizarte Etxean. 20:00ak arte egongo da arte mota honetaz gozateko aukera. Bitartean, 13:00ak arte gazteei zuzendutako graffiti tailerra antolatu dute Gaztelu Ikastetxean.
Jam Skate txapelketa 12:00etan hasiko da, 16 urtetik beherako kategoriarekin lehendabizi, eta 14:00ak arte luzatuko da. 19:00etan Jam Skate Open sailkapena izango da, 21:30ak arte. Era berean, jardunaldia musikarekin girotuko dute R-Lantz DJak eta Jon Mantecas Army musika taldeak.

Laugarren urtez ospatuko da Urban Festa :: Zirt Zart Gazte Bulegoa
BASOZELAIKO SKATEPARK BERRIA MARTXAN
Basauriko Udalak aurreikusi duen bezala, skateparka birmoldatzeko obrak uztailean hasiko dira Mompark enpresaren eskutik eta bi hilabetez luzatuko dira. Horren harira, oraingo skateparkak “agurra merezi duela” uste dute ASB Basauriko Skate Elkarteko kideek. “Normalean, ekainean ospatu izan da Skate Txapelketa ofiziala, baina berritze-obrak direla eta, irailera arte atzeratzea erabaki dugu”, diote. Hortaz, irailean skatepark berria txapelketarekin estreinatzea aurreikusten dute ASB taldekoek.
