→Basauri

Zergak eta tasak izoztea eta hobariak mantentzea aztertuko du Basauriko osoko bilkuran

Basauriko osoko bilkura iazko abenduan / Basauriko Udala

2021erako zergak eta tasak izoztea eta ikasleentzat zein beharrizan egoeran daudenentzat hobariak mantentzea proposatu du Basauriko udal gobernu taldeak (EAJ eta PSE). Gainerako alderdiek urriaren 16ra arte dute zuzenketak aurkezteko aukera, eta ondoren urriko osoko bilkuran eztabaidatuko dute gaia.

Proposamenaren arabera, 2020an bezala mantenduko lirateke Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Jardueren gaineko Zerga (EJZ) eta zabor bilketaren tasak. Kasu horretan, gainera, hobaria aplikatzen hasiko lirateke 2021eko otsailetik aurrera gaika utzitako hondakinen bolumenagatiko zabor-tasan. Hasteko, edukiontzi organikoan aplikatzen hasiko lirateke eta pixkanaka gainerako bilketetara hedatuko lituzkete hobariak.

Tasak izozteko proposamena “basauriarren ekonomiaren zama arindu nahi duen neurria da, koronabirusak eragindako krisiaren erdian”, dio Berta Montes Ogasun zinegotziak. Gobernu taldeak azpimarratu du egoera ahulean dauden kolektiboentzako hobariak mantenduko lituzketela, hala nola, langabetuentzako edo DSBEa jasotzen dutenentzako. Halaber, euskaltegiko, Basauri Kirolakeko eta Kultur Etxeko tasa eta prezioetan ere hobariak mantenduko lituzkete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak