→Basauri

Basauriko Emakumeen Merkatu Solidarioak errekor berria lortu du 20.660 euro bilduz

Bildutako dirua Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren elkarteari, Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari eta Minbiziaren aurkako Bizkaiko elkarterari emango diote / Geuria

Gabonetako Basauriko Emakumeen Batzordeak 20.660 euro biltzea lortu du aurtengo merkatu solidarioaren bederatzigarren edizioarekin. Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era egon zen irekita, eta errekor berria lortu duela esan behar da, aurreko urtean baino 2.060 euro gehiago bildu baitituzte. Izan ere, pasa den urtean 18.600 euro lortu zituzten.

Abenduan aipatu bezala, aurten bildutako diru guztia hiru erakundeentzako izango da: Mugarik Gabeko Medikuak, Minbiziaren aurkako Bizkaiko elkartea eta Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren elkartea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak