Txarangak ez dira kaleak girotu ditzaketen bakarrak. Gurean beti izan da tradizioa kalean batzea eta guztion artean kantatzea. Horixe bera da urtero Arrigorriagako jaietan egiten dutena. Euskal kantagintzako hainbat abesti aukeratu eta horiek ozen abestu. Tartean, Maritxu nora zoaz? edo Benito Lertxundiren Erribera izan dira.
