→Etxebarri

Aingeruren bizi-kalitatea hobetzeko ‘Elkartasun bihotzak’ kanpaina

Elkartasun bihotzak / Etxebarriko Udala

‘Bihotz solidarioak’ kanpaina zabaldu dute Etxebarrin, Merkatari Elkarteak bultzatuta. Bi helburu ditu: batetik, merkataritza iraunkorra sustatzea, eta bestetik, herriko bizilagun baten bizi-kalitatea hobetzeko funtsak biltzea. Aingeruk lau urte ditu eta garuneko paralisia pairatzen du. Ekimen horri esker Aingeruk bere mugikortasuna hobetzeko etorkizunerako gurpildun aulkia izan dezan dirua biltzea da asmoa.

Herritarrek plastikozko tapoiak bota ditzakete edukiontzietan (udaletxeko plazan, Zintururi plazan eta San Antonio etorbideko aparkaleku ondoan) edo atxikitako dendetara eraman. Horietara 25 plastikozko tapoi eramaten dituztenek, herrian erosketak egiteko oihalezko poltsa bat jasoko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak