Jon Fernandez Etxebarriko borrokalariak WBC Junior Munduko Txapelketa jokatuko du urriaren 8an, larunbatez, Bilboko Casillan. Lehendabiziko aldia izango da euskal borrokalari batek lehiaketa horretan parte hartzen duena. Txapelketa horrek 24 urtetik beherako borrokalari profesionalak azaleratzen ditu, tartean hauek izan dira nabarmenenak: Leo Santa Cruz, Tomoki Kameda, Chad Dawson edo Saul “Canelo” Alvarez.
Debuta Estatu Batuetan
Irailaren 1ean Fernandezek debuta egin zuen Estatu Batuetan Naciff Castillo borrokari mexikarraren aurka. Bertan, jarraikako zazpigarren K.O egin zuen. Etxebarrikoa lehendabiziko borrokari bizkaitarra izan da Estatu Batuetan aritu dena. Bera baino lehen Paulino Uzkudun eta Isidoro Gazteñaga borrokari gipuzkoarrek parte hartu zuten joan den mendean.
