→Etxebarri

Eskuz Binakako Txapelketaren bigarren itzuliari Etxebarrin emango diote hasiera

Jaka eta Zabaleta, lehenak sailkapenean / Aspe

2020ko EPELen Binakako Txapelketaren bigarren itzuliari hasiera emango diote urtarrilaren 11n, larunbatez. Ligako zortzigarren jardunaldia izango da eta Etxebarrin jokatuko da partiduetako bat.

Hain zuzen ere, Etxebarriko frontoiak Irribarria-Rezusta eta Jaka-Zabaleta pilotarien arteko partida hartuko du hilaren 11n 18:00etatik aurrera. Lehenengo itzulian 5-22 izan zen emaitza, Jaka-Zabaletaren alde.

Jaka-Zabaleta bikotea lehenak dira sailkapenean, eta Irribarria-Rezusta bosgarren. Sarrerak salgai daude Etxebarriko frontoiko tabernan 10 eta 15 euroan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak