→Etxebarri

Kultur ekitaldiak antolatuko dituzte uztailaren 19tik 25era Etxebarrin

“Ez da gaueko ekitaldirik izango, ezta ekitaldi handirik ere. Egitarau xume bat eta aldi berean oso bat prestatu du Jai Batzordeak, gaur egungo egoerara egokitutako jarduerekin”, diote udal ordezkariek.

2020ko udako haur ekitaldia // Argazkia: Etxebarriko Udala

Ez dira ohiko jaiak izango, ezta “ez-jaiak” ere. Hala ere, uztailaren 19tik 25era bitartean kultur ekitaldiak antolatuko ditu Etxebarriko Jai Batzordeak. Oraingoz ez dute egitaraua publiko egin, baina zera aurreratu dute Udaletik: “Ez da gaueko ekitaldirik izango, ezta ekitaldi handirik ere. Egitarau xume bat eta aldi berean oso bat prestatu du Jai Batzordeak, gaur egungo egoerara egokitutako jarduerekin”.

“Pandemiak eztanda egin arte prestatu ohi zen bezala, egitarau bat egitea nahiko zaila da, eta bere denbora darama, baina Jai Batzordeak ez du amore eman eta ahalegin handia egin du azken asteetan”, diote udal ordezkariek. Horregatik guztiagatik herritarren laguntza eskatu dute bai Udalak bai Jai Batzordeak: “Ez dugu ahaztu behar oraindik ez garela osasun-normaltasunera iritsi. Antolatzaileek jarduera bakoitza kontrolatu dezaketen arren, herritarrei neurritasuna eta erantzukizuna eskatzen diegu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak