→Etxebarri

2022rako Ordenantza Fiskalen proposamena definitzeko parte-hartze prozesua zabalik, Etxebarrin

Argazkia: Geuria

Zerga-ordenantzak eta prezio publikoak arautzen dituzten arauak berrikusten ari da Etxebarriko Udala. Zentzu horretan, datorren urterako Ordenantza Fiskalen proposamena definitzeko parte-hartze prozesua zabaldu du Udalak. Proposamenak egin nahi dituzten norbanakoek, erakundeek edota taldeek irailaren 8ra arte dute horretarako aukera, sac@etxebarri.eus helbide elektronikora idatzita.

Aurreikuspenen arabera, iraileko osoko bilkuran onartuko dituzte 2022rako Ordenantza Fiskalak, “aldaketak onartu ahal izateko eta hurrengo urteko urtarrilaren 1ean indarrean jarri ahal izateko”, diote udal ordezkariek.

“2021eko aurrekontuaren arabera, udal-tasak eta -zergak udal-sarreren % 34 direla, eta, beraz, horien garrantzia funtsezkoa dela udalerriak dituen zerbitzu publikoak mantentzeko”, diote udal ordezkariek: “Aldaketen xedea da efizientzia hobetzea tasak eta prezio publikoak ezartzeari dagokionez, bai eta zerbitzuak emateagatiko kontraprestazioak ere, erabiltzaileek eta, aldi berean, zerbitzuaren onuradunek sortutako gastu publikoa finantzatzeko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak