→Etxebarri

30 kilometro orduko abiadura ezarri dute Etxebarriko kale guztietan

Etxebarriko Udalak 30 kilometro orduko abiadurako muga ezarri du udalerriko kale guztietan. Orain arte herriko lau kaletan baino ez zegoen abiadura muga ipinita.

Orain arte herriko lau kaletan baino ez zegoen abiadura muga ipinita // Maps

Etxebarriko Udalak 30 kilometro orduko abiadurako muga ezarri du udalerriko kale guztietan. Orain arte herriko lau kaletan baino ez zegoen abiadura muga ipinita (San Esteban etorbidea, Marivi Iturbe -ikastetxearen zatia-, Euskal Herria kalea -osasun zentroaren eta ikastetxearen tartea-, eta Galizia kalea). Bada, hemendik aurrera kale guztietan ezarri dute 30 kilometro orduko abiabura-muga. 

Herriko sarbideetan seinaleak jarri dituzte, eta seinaleztapen hori beste seinale horizontal eta bertikal batzuekin indartu dute hainbat puntutan. Besteak beste, herriko sarbideetako seinaleek honako indikazio hauek dituzte: bideozaindutako gunea, matrikula-kontrolarekin; aparkalekuan 3,5 tonatik gorako ibilgailuak mugatzea; eta txirrindulariekin topo egiteko aukeraren informazio-seinalea.

“Era berean, gogorarazi nahi dugu oinezkoentzako kaleetan lehentasuna oinezkoena dela eta gehieneko abiadura 20 kilometro ordukoa dela”, diote udal ordezkariek. Berezitasun hori duten kaleak dira: Amezola, Egetiaga Uribarri, Extremadura eta kiroldegirako sarbidea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak