→Etxebarri

Aholkularitza juridikoa jarri dute martxan Etxebarrin, alarma-egoerako zalantzak argitzeko

Aholkularitza juridikoa jarri du martxan Etxebarriko Gazte Mugimenduak, “alarma-egoeraren ondorioz sortutako zalantzak edo kontsultak argitzeko asmoz”. Besteak beste, ERTEari buruzko zalantzak, kaleratzeei buruzkoak, isunei buruzkoak edota bestelako zalantzak argituko dituzte.

Zerbitzu hau erabiltzeko hiru bide ditu interesdunak: 631 275 865 whatsapp zenbakia, etxebarrikogaztemugimendua@gmail.com helbide elektronikoa edota online prestatu duten galdetegia. Zerbitzua doakoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak