→Etxebarri

Babes tasatuko sei etxebizitza jarri dituzte salgai Etxebarrin, Lezama Legizamon kalean

Udal-ordenantzaren arabera daude araututa haien salerosketa eta alokairua // Etxebarriko Udala

Lezama Legizamon kaleko 3. eta 5. zenbakietako etxabeetako lokalak etxebizitza bihurtzen ari da Etxebarriko Udala, Promociones Leguizamon SL enpresaren bitartez. Etxebizitza horiek babes tasatuko udal-etxebizitzak izango dira, eta guztira sei eraikiko dituzte.

Udal-ordenantzaren arabera daude araututa haien salerosketa eta alokairua, eta kale berean dauden beste udal-etxebizitza tasatuekin egin bezala, etxebizitzak eskuratzeko, zera zehaztu dute Udalak eta enpresak: lehentasuna izango dute Lezama Legizamon kaleko 1, 3, 5, 7, 9, 9bis, 11 eta 13 eraikinetako etxebizitzen jabeen lehen graduko zuzeneko ondorengoek eta eraikin horien errentamenduen titularrek; ondoren, uztailaren 15etik aurrera gainerako etxebarritarrek egin dezakete eskaera.

Etxebizitza-eskatzaileek Etxebarrin erroldatuta egon beharko dute, eta Etxebideren baldintzak bete beharko dituzte. Informazio gehiagorako 647 644 926 telefono zenbakia eta promocionesleguizamon@gmail.com helbide elektronikoa jarri dituzte herritarren eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak