→Etxebarri

Umeen taldea handitu nahi du Etxebarriko Bekosolo Beti Dantza Taldeak

Etxebarriko Bekosolo Beti Dantza Taldean izena emateko epea zabaldu dute. Haurren zein helduen taldeak dituzte.

umeen taldea handitu nahi du Bekosolo Beti Dantza Taldeak // Argazkia: Dantzanet

Etxebarriko Bekosolo Beti Dantza Taldean izena emateko epea zabaldu dute. Haurren zein helduen taldeak dituzte, baina umeen taldea handitu nahi dutela adierazi diote GEURIAri taldeko ordezkariek. Sei urtetik gorako haurrek eman dezakete izena. 

Irailaren 21ean eman dezakete izena interesdunek, 19:00etatik 20:00etara Bekosoloko Elkartegunean. Bestela, 655 702 474 telefono zenbakia eta bekosolodantzataldea@gmail.com helbide elektronikoa daude interesdunen eskura.

Haurren taldeak asteazkenetan egingo ditu entseguak 18:00etatik 19:00etara, eta helduen taldeak asteazkenetan 19:00etatik 20:30era eta ostegunetan 18:00etatik 19:30era eta 19:30etik 21:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak