→Etxebarri

Besagain Pelotazale Elkarteak zuzendaritza batzordea berritzeko deialdia zabaldu du

etxebarri besagain pilotazale elkartea 2017 2018 denboraldia

“Zuzendaritza batzorde honek uste du une egokia dela pertsona talde berri batek ilusioz aurre egin diezaion ari berri bati eta klubaren kudeaketaren ardura har dezan 2021-2022 denboraldi berritik aurrera”, dio Gorka Santos elkarteko egungo presidenteak. 

besagain pilotazale elkartea 2017-2018 denboraldian // Besagain

Etxebarriko Besagain Pelotazale taldeko zuzendaritza batzordea berritzeko deialdia zabaldu dute. “Zuzendaritza batzorde honek uste du une egokia dela pertsona talde berri batek ilusioz aurre egin diezaion ari berri bati eta klubaren kudeaketaren ardura har dezan 2021-2022 denboraldi berritik aurrera”, dio Gorka Santos elkarteko egungo presidenteak.

“Gure etapa amaitzear dago. Urte hauetan, hain gurea dugun kirol hau sustatzen eta praktikatzen eman dugu denbora eta ahalegina”, dio Santosek. Egungo zuzendaritza batzordea 2011n hasi zen lanean eta hamar urte egingo ditu. “Pertsonak pasatzen gara, baina erakundeek denboran irauten dute eta garrantzitsuena Besagain jaio zeneko espiritu eta helburuei eustea da. Guztion ahaleginari esker, hori posible izan da. Urte hauetan zehar, harreman garrantzitsuak eta hurbilekoak ezarri ditugu lankidetzan aritu garen erakunde, beste kirol-klub eta elkarte kultural eta sozialekin”, dio.

1980. urtean eratu zuten Etxebarrin Besagain Pelotazale Elkartea, baina aurretik bazegoen esku pilota eskola herrian, “baina egitura zehatzik gabe”. “Taldeak beste dinamika bat hartu behar zuela erabaki zuten zaletu batzuek. Horien artean, nire aita, Kepa Santos. 1980eko apirilaren 15ean klubeko estatutuak onartu zituzten eta lehen zuzendaritza batzordea osatu zuten honakoek: Kepa Santos lehendakaria, Jesus Mari Elexpe lehendari ordea, Ramon Vazquez idazkaria, Salustiano Poza idazkariordea, Miguel Aretxalde diruzaina eta Fernando Urretxi diruzain ordea”, zioen Gorka Santosek 2018an GEURIAn argitaratu genuen elkarrizketan.

Gorka Santos: “Esku pilotak betidanik izan du oinarri sendoa Etxebarrin”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak