→Etxebarri

113 herritarren kezkei arreta eman zien iaz Etxebarriko Bitartekaritza Zerbitzuak

Batez ere, auzo-zaratak, usainak edo zikinkeria eta espazio komunen erabilera izan dira Etxebarriko Bitartekaritza Zerbitzuak artatu dituen kasuak.

pandemiak sortutako premia berriak ikusita, iaz bi gida argitaratu zituen Etxebarriko Bitartekaritza Zerbitzuak // Geuria

Batez ere, auzo-zaratak, usainak edo zikinkeria eta espazio komunen erabilera izan dira Etxebarriko Bitartekaritza Zerbitzuak artatu dituen kasuak. Guztira, 113 herritarrei eman zieten erantzuna iaz, eta 29 kasu itxi egin zituzten. “2020a urte zaila izan da auzotarren bizikidetzaren ikuspegitik, konfinamendu-garaia alderdi hori hobetzeko ahalegina egin zuten guztiek. Hor, gure etxeetan egotearekin batera, beste bizikidetzadinamika bat sortu zen. Adibidez, zaratak, lehen lan-ordutegiengatik edo etxean bat ez etortzeagatik hautematen ez genituenak”, diote udal ordezkariek.

“Espero bezala, pandemiaren hilabete gogorrenetan premia berriak sortu ziren, eta jarraipen berezia egin zitzaien 2019an bizikidetzaren ikuspuntutik esku hartzeko prozesuren bat izan zuten kasuei”, diote. Ildo horretan, pandemiak sortutako premia berriak ikusita, iaz bi gida argitaratu zituen Etxebarriko Bitartekaritza Zerbitzuak: ‘Osasun-alarmaren garaiko bizikidetza-gida’ eta ‘Nola deskonfinatzen gara?’. 

Etxebarriko Bitartekaritza Zerbitzua duela lau urte jarri zuten martxan. Helburua da Etxebarriko bizikidetza hobetzea, elkarrizketa eta parte-hartzea sustatuz, auzo-gatazkak, komunitate-gatazkak, kulturarteko gatazkak edo familia-gatazkak konpontzeko modu gisa. Zerbitzua doakoa da, eta asteazkenero jarraitzen du arreta ematen udaletxean 10:00etatik 14:00etara. Hitzordua eskatzeko bitartekaritza@etxebarri.eus eta 603 409 275 telefono zenbakia daude herritarren eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak