→Etxebarri

Argazki eta bideo zaharren bilketa egingo dute Etxebarrin hilabete honetan

Argazkia: Etxebarriko Udala

Bizibilketa ekimena bultzatuko dute hilabete honetan Etxebarrin. Udalerriaren historia berreskuratzea du helburu ekimenak, emandako irudien bidez, herritarren parte-hartzearekin. “Etxebarritar bakoitzak, ziur aski, benetako altxorrak izango ditu bere etxean, funtsezko informazioarekin ezkutatuta. Argazki zaharrak, diapositibak, aldatu diren edo dagoeneko existitzen ez diren herriko une edo espazioen argazki negatiboak, beste garai bateko dokumentuak, VHS bideoak edo baita aurreko hamarkadetako Betak ere, 2000. urtea baino lehenagokoak”, diote udal ordezkariek: “Horiek digitalizatu egingo dira eta, ondoren, jatorrizko argazkiak edo dokumentuak egoera ezin hobean itzuliko zaizkio jabeari”.

Material bilketa maiatzean zehar egingo dute, hilaren 30era arte: astelehenetan Kultur Etxean egongo dira argazkiak eta bideoak batzen 17:00etatik 19:00etara, eta ostegunetan CIMEn 10:00etatik 12:00etara. “Bizikleta bat ibiliko da maiatzean zehar udalerriko hainbat eremutan, eta etxebarritarrei entrega-epeak eta -denborak, lekuak eta jasoko diren materialak jakinaraziko zaizkie”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak