→Etxebarri

Bizikletak garbitzeko gune berria jarri dute Etxebarrin, La Presa ondoan

Erabiltzaileek zerbitzua erabiltzeko giltza eskatu beharko dute La Presa tabernan // Etxebarriko Udala

Bizikletak garbitzeko gune berri bat egokitu du Etxebarriko Udalak Ganguren Mendi kalean, La Presako tabernaren ondoan. Bizikletentzako zerbitzu berri honek bi euskarri mota eta bi mahuka ditu, “aldi berean hainbat bizikleta erraz garbitzeko”, diote udal ordezkariek. Erabiltzaileek gabriketa-mahukak erabiltzeko giltza eskatu beharko dute La Presa tabernan NANa aurkeztuta.

“Debekatuta dago xaboiak edo edozein motatako likido kutsatzaileak erabiltzea; erabili ondoren, egoera ezin hobean utzi behar da, eta ura alferrik ez galtzera animatzen da”, diote udal arduradunek. Bizikletentzako garbitokiak jartzea 2019-2023 legegintzaldiko planean jaso zuen gobernu taldeak, “bizikletaren erabilerari lotutako hainbat pertsonak eta erakundek eskatu ondoren”, diote. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak