→Etxebarri

Tokiko merkataritza sustatzeko Etxebarri Bonuaren bigarren kanpaina martxan da

Azaroaren 16tik abenduaren 13ra bitartean salgai jarriko dituzte 2.000 bonu. Bonuak 2021eko urtarrilaren 10era arte trukatu daitezke.

Bigarren kanpaina honen iraupena 2020ko azaroaren 18tik 2021eko urtarrilaren 10era izango da // Etxebarriko Udala

Etxebarri Bonuaren urteko bigarren kanpaina abiarazi dute Merkatari Elkarteak eta Udalak ‘Arazo globalei tokiko irtenbideak’ lemapean, tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bertako erosketak bultzatzeko. Azaroaren 16tik abenduaren 13ra bitartean 20 euroko 2.000 bonu-pack jarriko dituzte salgai 15 euroan. Berrikuntza gisa, bigarren kanpaina honetan pack bakoitza 10 euroko bi bonutan banatuta dago.

Bonuak udal webgunearen bitartez eskuratu daitezke, eta Internet bidez erosteko beharrezkoak diren baliabide elektronikoak ez dituzten pertsona-talde guztiek 944 496 871 telefono zenbakira deituta (CIME) hitzordua eskatu beharko dute erosketa errazteko asmoz. Bigarren kanpaina honen iraupena 2020ko azaroaren 18tik 2021eko urtarrilaren 10era izango da. NAN bakoitzeko hiru bonu-pack eskuratu ahal izango dira gehienez.

“Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean eman beharreko erantzunak, gure udalerri osoa zutik jarri du. Eszenatoki berri honetan, guztiok batera lan egitea ezinbestekoa da”, diote udal ordezkariek: “Badakigu, pandemia honen ondorioak tokiko merkataritzan eragina izaten ari direla eta merkatari eta profesionalek, beren lana, errealitate berri horretara egokitzeko ahalegin handia egin behar izan dutela. Beraz, ekimen hau, laguntza handia izan daitekeela uste dugu, tokiko negozioak biziak eta aktiboak izan daitezen, eta hiriarekin konpromisoa hartu, enplegua sortu eta bere motor ekonomiko eta sozialaren funtsezko zutabe bihurtu daitezen”. Guztira, tokiko merkataritza txikiari 40.000 euroko inbertsioa zuzentzea bermatzen da kanpaina honekin, eta Udalak 10.000 euro jarriko ditu.

31 saltoki

Etxebarri Bonuaren bigarren kanpaina honetara herriko 31 saltoki batu dira: Antigua tienda de gervasio okindegia, Aurora Glez. Calvo farmazia, B&b ileapaindegia, Beaskoa Amezaga Cb farmazia, Bilmar auto tailerra, Body’s emi, Botika Doneztebe, Cristi arraindegia, Duetto estilistak, Estetika Roma, Estetika Tania Santos, Etxebarri frutak eta barazkiak, Eva ileapaindegia, Garaia harategia, González burdindegia, Gurea harategia, Hobbiton liburudenda, Isa Blanco ileapaindegia, Mari Carmen janari-denda, Jon & Agy, Juan Ramon Ramirez Cordón farmazia, Ke fruta, Kukuiaga okindegia, Loli liburudenda, Luan ehungintza, Maite eta Alberto frutak, Merkatuko fruta-denda, Pernila harategia, Quop Etxebarri, Sanher estankoa, eta Titino zapata konponketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak