→Etxebarri

Etxebarriko 30 saltokitik gora bat egin dute 2021eko Bonu kanpainarekin

Guztira 3.000 bonu jarriko dituzte salgai 15 euroan, 20 euroko balioarekin. Herritarrek azaroaren 15etik abenduaren 12ra eros ditzakete bonuak.

Tokiko merkataritza eta tabernak laguntzeko asmoz Etxebarri Bonua kanpaina abiaraziko du Udalak, herriko Merkatarien eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin. Guztira 3.000 bonu jarriko dituzte salgai 15 euroan, 20 euroko balioarekin. Herritarrek azaroaren 15etik abenduaren 12ra eros ditzakete bonuak udal webgunearen bitartez; dena den, aurrekoan bezala baliabide elektronikoen sarbidea eta erabilgarritasunik ez duten guztiek CIMEn eta Kultur Etxean eros ditzakete bonuak, aldez aurretik hitzordua eskatuz (944 496 871).

Bonoen erabilera azaroaren 17an, asteazkena, hasiko da eta urtarrilaren 9ra arte trukatu ahal izango dira kanpainara atxiki diren saltokietan. Oraingo honetan Etxebarriko 30 saltokitik gora egin dute bat Bonu kanpainarekin. Etxebarri Bonua kanpainaren bitartez 60.000 euroko zuzeneko inbertsioa egingo da tokiko merkataritzari laguntzeko. Udalak 15.000 euroko ekarpena egingo du.

Etxebarri Bonua 2021

Kanpainara atxiki diren saltokiak:

AURORA GLEZ. CALVO FARMAZIA (Egetiaga-Uribarri Kalea, 7)
B&B ILEAPAINDEGIA (Av. San Antonio Hiribidea, 6)
BEASKOA AMEZAGA CB FARMAZIA (Av. San Antonio Hiribidea, 24)
BODY´S EMI (Santa Marina Kalea, 11)
BOTIKA DONEZTEBE (Metacal Kalea, 6)
CRISTI ARRAINDEGIA (Av. San Antonio Hiribidea, 22)
D´RECHUPT (Ametzola Kalea, 12)
DUETTO ESTILISTAK (Av. San Antonio Hiribidea, 20)
ESTETIKA ANA RIOS (Egetiaga-Uribarri Kalea, 8)
ESTETIKA ROMA (Av. San Antonio Hiribidea, 5)
ESTETIKA TANIA SANTOS (San Esteban Hiribidea, 7)
ETXEBARRI FRUTAK ETA BARAZKIAK (Patxi Bengoa Plaza, 8)
EVA ILEAPAINDEGIA (San Esteban Hiribidea, 9)
GARAIA HARATEGIA (Av. San Antonio Hiribidea, 22)
GONZÁLEZ BURDINDEGIA (Av. San Antonio Hiribidea, 3)
GOXO-GOXO ETXEBARRI (Egetiaga-Uribarri Kalea, 7)
GUREA HARATEGIA (Ametzola Kalea, 10)
HOBBITON LIBURUDENDA (Patxi Bengoa Plaza, 6)
ISA BLANCO ILEAPAINDEGIA (Calle Acceso a La Iglesia, 5)
KE FRUTA (San Esteban Hiribidea, 3)
KUKUIAGA OKINDEGIA (Av. San Antonio Hiribidea, 6)
LOLI LIBURUDENDA (Santa Marina Kalea, 11)
LUAN EHUNGINTZA (Egetiaga-Vribarri Kalea, 7)
MAITE ETA ALBERTO FRUTAK (Antonio Epalza Kalea, 3)
MERKATUKO FRUTA‐DENDA (Av. San Antonio Hiribidea, 25)
ORTZI KAFE (Patxi Bengoa Plaza, 4)
LA ANTIGUA TIENDA DE GERVASIO OKINDEGIA (Galicia Kalea, 16)
PERNILA HARATEGIA (Av. San Antonio Hiribidea, 25)
QUOP ETXEBARRI (Patxi Bengoa Plaza, 3)
SANHER ESTANKOA (Av. San Antonio Hiribidea, 10)
NUEVO STYLO ILEAPANDEGIA (Egetiaga-Uribarri, 4)
TITINO ZAPATA KONPONKETA (Av. San Antonio Hiribidea, 22)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak