→Etxebarri

90 urtetik gorako adinekoen txertaketa hasiko dute gaur Etxebarrin

“Inolako gorabeherarik ez badago eta txertoak aurreikusitakoaren arabera hornitzen badira, datorren astean 80 eta 90 urte bitarteko etxebarritarrak immunizatuko dira”, diote udal ordezkariek.

Argazkia: Irekia

Etxebarriko osasun zentroak Covid-19aren aurkako txertoak jartzen hasi da. 100 urtetik gorako etxebarritarrei lehenengo dosia eman ondoren (Etxebarriko bi pertsona guztira: horietako bati txertoa etxean jarri zioten eta besteak Galdakaoko anbulatorian jaso zuen), gaur hasiko dute 90 urtetik gorakoen txertaketa, ostiralera arte. Osakidetzako langileek telefonoz deituko dituzte adinekoak, eta Etxebarriko osasun zentrora joateko hitzordua emango diete. Mugikortasun arazoak dituztenek edo gaixotasun batengatik anbulatoriora joaterik ez dutenek etxean jasoko dute dosia. “Dosia eman ondoren, osasun-langileak etxean egongo dira txertatutako pertsonarekin, behaketa-aldiak irauten duen 15 minutuetan”, diote udal ordezkariek.

“Inolako gorabeherarik ez badago eta txertoak aurreikusitakoaren arabera hornitzen badira, datorren astean 80 eta 90 urte bitarteko etxebarritarrak immunizatuko dira”, diote udal ordezkariek. Hiru aste barru bigarren dosia jasoko dute eta txertaketa-zikloa osatuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak