Sareak

☉ Etxebarri

Lendakaris Muertos, Tropa do Carallo eta Def Con Dos, Etxebarriko Ehuneko Bat jaialdian

The Locos, Distorsion, Arpaviejas, Shöck, Manifa, Obsesion Fatal eta The Lio taldeek osatzen dute kartela. Maiatzaren 20an eta 21ean izango da Ehuneko Bat 2022.

|

Maiatzaren 20an eta 21ean izango da Ehuneko Bat 2022 // Geuria

Etxebarriko Ehuneko Bat jaialdia bueltan da. Maiatzaren 20an eta 21ean izango da musika jaialdia Bekosolo parkean eta dagoeneko Rekesound Elkarteak eman du kartelaren berri: Lendakaris Muertos, Def Con Dos, The Locos, Distorsion, Arpaviejas, Shöck, Manifa, Tropa do Carallo, Obsesion Fatal eta The Lio.

“Bi egunetan Estatuko lehen mailako taldeak izango ditugu Etxebarrin. Bi jardunaldiek eguneko sarrera izango dute, baina aurrerago aterako ditugu. Oraingoz, bi egunetarako bonuak salgai jarri ditugu”, diote antolatzaileek. Hain zuzen ere, bi egunetarako bonuak salgai daude gaurtik 35 euroan woutick.es webgunean, baita Etxebarriko Irudi Kafen eta Bilboko Brixton dendan ere. Aurrerago, eguneko sarrerak 15 euroan (ostiraleko kontzertuak) eta 25 euroan (larunbateko kontzertuak) jarriko dituzte salgai.

Ehuneko Bat 2022

Maiatzak 20-21
Bekosolo parkea

Maiatzak 20, ostirala
Tropa do Carallo
Obsesion Fatal
The Lio

Maiatzak 21, larunbata
Lendakaris Muertos
Def Con Dos
The Locos
Distorsion
Arpaviejas
Shöck
Manifa

☉ Etxebarri

Mirador proiektuko etxebizitzen zozketa maiatzean egingo du Etxebarriko Udalak

|

Mirador proiektuko etxebizitzak eraikitzen hasi dira dagoeneko // Geuria

San Antonio auzoan, Institutu berriaren ondoan, 95 etxebizitza eraikitzen ari dira: babes ofizialeko 60 etxebizitza eta udal-tasazioko 35.

Etxebiden izena emanda eta udalerrian erroldatuta dauden herritarrei zozketaren berri eman zien Udalak apirilean eta eskaerak apirilaren 8tik 26ra bitartean aurkeztu zituzten. Udalak onartutakoen behin-behineko zerrenda publikatun du:

Etxebiden erosketa-aukeran izena emanda egoteaz gain, zozketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: bizikidetza-unitateko pertsona bat gutxienez Etxebarrin erroldatuta egotea 2022ko apirilaren 27tik aurrera edo udalerrian erroldatuta egon izana aurreko 10 urteetatik bostetan; “hau da, bost urtez erroldatuta egon izana 2013ko apirilaren 27tik 2023ko apirilaren 27ra bitartean.

Izena emateko epea amaitutakoan, onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak (guztira 146 herritar daude zerrenda horretan), eta alegazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epe bat irekiko dute. Epe hori igarota, zozketa egingo du Udalak. Udal ordezkariek adierazi dutenaren arabera, zozketa maiatzean zehar egingo dute, oraindik data zehatzik jakin barik.

Zozketaren prozedurari dagokionez, pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzari zenbaki bat esleituko diote. Bi zozketa egingo dituzte: bata etxebizitza babestuetarako eta bestea tasatuetarako.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa / Koadrila Egunak Etxebarriko eta San Antonioko lagunak batu ditu Zintururin

|

Koadrila Eguna ospatzen ari dira gaur, maiatzak 4, Etxebarriko Zintururi plazan. Sukalki eta pintxo txapelketak, umeentzako tailerrak eta puzgarriak, bermut saioa, kuadrillen arteko jolasak eta kontzertuak antolatu dituzte gauera arte. Egitaraua osorik hemen.

Joseba Gorospe Koadrila Eguneko batzordeko kidea da eta berarekin berba egin dugu goizean.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Euskarazko Liburu eta Disko Azoka, Alex Txikon eta kale antzerkia, Etxebarriko Udaberri Kulturalean

|

Maiatzaren 2tik 12ra bitartean hamaika jarduera antolatu dituzte Etxebarrin Udaberri Kulturalaren barruan // Geuria

Maiatzaren 2tik 12ra bitartean hamaika jarduera antolatu dituzte Etxebarrin Udaberri Kulturalaren barruan. Besteak beste, Laburbira zirkuitua, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka, Alex Txikonen aurkezpena eta kale ikuskizunak.

“Bereziki azpimarratzekoa da aurten Euskarazko Liburu eta Azokaren XX. edizioa ospatuko dela. Horretarako Azokaren irekiera ekitaldi berezia izango da maiatzaren 9an”, diote udal ordezkariek. Hain zuzen ere, Alex Txikon mendizale lemoaztarrak ‘Mundu bat motxilan’ liburua aurkeztuko du eta proiekzioa ere izango da.

Eta maiatzaren 2an Laburbira zirkuituko euskarazko film laburrak proiektatuko dituzte Kultur Etxean. Gonbidatu izango da Ane Cuesta, ‘Zirrara’ film laburraren zuzendaria.

Horretaz gain, maiatzaren 12an beste bi jarduera antolatu dituzte: Herri Urratsera joateko autobusa eta ‘Hirira’ ABAO txikiren umeentzako opera. Batean zein bestean tiketak salgai jarri ditu Udalak.

Egitaraua / Udaberri Kulturala 2024

Maiatzak 2, osteguna
Laburbira, euskarazko film laburren XXI. Zirkuitua
19:00 Kultur Etxea

Maiatzak 9-11
Euskarazko Liburu eta Disko Azoka
17:00-20:00 Udaletxeko plaza
*Aurkezpena eta irekiera-ekitaldia: 18:00

Maiatzak 9, osteguna
Alex Txikon: ‘Mundu bat motxilan’ liburuaren aurkezpena eta ondorengo proiekzioa
19:00 Cime, bigarren solairua

Maiatzak 1o, ostirala
Kale antzerkia: ‘Marraka’
18:00 Udaletxeko plaza

Maiatzak 11, larunbata
Kale antzerkia: ‘Danzjolas’
13:00 Udaletxeko plaza

Kale antzerkia: ‘Egun on Sikiera’
19:00 Udaletxeko plaza

Maiatzak 12, igandea
Herri Urrats jaia Senperen
08:30 Autobusa Etxebarritik

Haurrentzako opera: ‘Hirira’, ABAO txiki
12:00 Arriaga Antzokia

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Koadrila Eguna maiatzaren 4an izango da Zintururi plazan

Sukalki eta Pintxo txapelketak, puzgarriak, kuadrillen bazkaria, jolasak eta kontzertuak antolatu dituzte 2024ko Koadrila Egunean

|

Aurtengoa VIII. Koadrila Eguna da // Geuria

Koadrila Eguna antolatuko dute maiatzaren 4an Zintururi plazan. Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta hamaika jarduera antolatu dituzte.

“Janari asko eta edari pixka bat egongo da. Jakina, musika asko eta dantzaldiak ere izango ditugu”, adierazi dute Koadrila Eguneko arduradunek.

Aurten, nobedade bezala, Koadrila Eguna antolatzen bultzatzen dituzten balioak lantzeko txokoak izango dituztela adierazi dute: “Txoko horiek herria eraikitzeko gure modua irudikatuko dute”, diote.

Maiatzaren 4an antolatu dituzten jardueren artean daude: sukalki eta pintxo txapelketak, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak, kuadrillen arteko jolasak, pregoia, kuadrillen bazkaria eta kontzertuak.

Egitaraua / VIII. Koadrila Eguna 2024

Maiatzak 4, larunbata · Zintururi plaza
09:00 Sukalki eta Pintxo txapelketarako izena ematea
10:30 Tailerrak eta puzgarriak
10:30 Herriko Txokoak
12:30 Pintxoen aurkezpena
13:00 Bermut saioa + DJ Mister
13:30 Sukalkien aurkezpena
15:00 Kuadrillen bazkaria
16:30 Kuadrillen arteko jolasak
18:00 Pregoia
18:30 Arratsaldeko jarduerak:
18:30 Euskal musika
19:30 Musika karibetarra
20:30 Flamenkoa
23:00 Kontzertuak: Chusma Covers Band
00:30 Loteria zozketa
01:00 Joane AP

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

|

Ekainean eta uztailean dira Etxebarriko Udalekuak // Etxebarriko Udala

Udalekuak antolatuko dituzte Etxebarrin ekainean eta uztailean. Besteak beste, jolasak, eskulanak, irteerak, kirolak, igerilekurako txangoak eta gaikako jaiak antolatuko dituzte ume zein gazteentzat uda hasieran. Jantoki zerbitzua eta harrera-zerbitzua ere eskainiko ditu Udalak.

Udalerrian erroldatuta dauden umeentzat eta gazteentzat dago zuzenduta programa, eta bertan erroldatuta ez daudenek ere aukera dute Etxebarrin izena emateko, “baldin eta plaza libreak geratzen badira”, diote udal ordezkariek.

Etxebarriko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak apirilaren 28ra arte. Udal webgunearen bitartez eman daieteke izena edo 944 267 005 telefono zenbakira deituz.

Tarrastak eta Talkak tarrasta@tarrasta.net eta info@mugarritalka.org helbide elektronikoen bidez edo 688 881 338 telefonoaren bidez ere jasoko dituzte izen-emateak.

Udal udalekuez gain, Etxebarrik ekimen sozial eta pribatuko udalekuak ere eskainiko ditu ekainean eta uztailean. Programazio hori Etxebarriko hainbat erakundek jartzen dute martxan, hala nola kirol klubek.

Osorik irakurri