→Etxebarri

Argazkiak | Etxebarriko emakumeak protagonistak ‘Ellas’ proiektuan

Etxebarriko emakumeen bizitza historiak omendu eta balioesteko asmoz, ‘Ellas’ proiektua bultzatu dute herrian. Proiektu horren bidez, Etxebarriko adineko emakumeen bizitza-historiak ezagutu eta ikusarazi nahi izan dituzte, “haien familia-albumen, etxeko argazkien eta kontakizun propioen bidez, Etxebarrin bizi izan ziren eta bizi diren emakume anonimoen istorioak berreskuratuko duen Memorien Atlas-a eraikitzeko helburuarekin”, diote sustatzaileek. Memorien Atlas horren barruan, erabilerarik gabeko lokalen pertsianetan formatu handiko zenbait argazki jarri dituzte; Maria Dolores, Mari Carmen, Cristina eta Luisa Mari bere alaba, Isabel, Elo, Rosi, Loli, Flor, Amada, Luisa, Maria Jesus eta Julia agertzen dira argazki handi horietan.

‘Ellas’ proiektua Ainhoa Resano artistak sortu zuen 2017an. Bilboko Goiko Auzoetan garatzen hasi zen proiektua, eta oraingoan, Inurtxi elkarteak Etxebarrira ekarri du proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazioari esker. Etxebarriko ‘Ellas’ proiektuan lanean izan dira Ainhoa Resano bera, Naia Muñoz Murua eta Sonia Francisco, eta bidelagun izan dituzte Etxebarriko hainbat eta hainbat emakume.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak