→Etxebarri

‘Ellas’ proiektua aurkeztuko du Inurtxi Elkarteak, Etxebarriko emakumeen memoria-album kolektibo bat eraikitzeko

Ainhoa Resano artistak sortutako proiektu parte-hartzailea da. Kasu honetan, Etxebarriko emakumeen memorien atlas bat erakitzea eta espazio publikoan formatu handiko argazkiekin esku hartzea da helburua.

// @proyectoellas

‘Ellas’ proiektua aurkeztuko du Inurtxi Etxebarriko Emakumeen Elkarteak irailaren 30ean. Proiektua Ainhoa Resano argazkilari eta artistak sortutakoa eta koordinatutakoa da, eta Etxebarrin proiektuaren hedapen bat da landuko dute. Proiektu parte-hartzailea da, eta kasu honetan, Etxebarriko emakumeen bizitza-istorioak ezagutarazi eta ikusarazi nahi dituzte: “Horretarako, familia-albumen, argazki-artxibo pribatuen eta kontakizunen bidez, memoria-album kolektibo berri bat eraikiko dugu”, diote Inurtxi Elkarteko ordezkariek. Proiektua 2021eko azken hiruhilekoan garatuko dute.

“Parte hartu nahi duten Etxebarriko emakume guztientzako deialdia da, bere albuma erakutsiz eta kontatuz eta etxeko argazkiak aurkeztuz. Udalerriko emakumeen memorien atlas bat erakitzea eta espazio publikoan formatu handiko argazkiekin esku hartzea da helburua”, diote. 

Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo dute Etxebarrin irailaren 30ean, 18:00etan, Bekosolo parkeko elkartegunean. “Egun horretatik aurrera, familiako albuma partekatu nahi duen edozein emakume Inurtxi elkartearekin harremanetan jar daiteke ellasetxebarri@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez”, diote. Proposamenak urriaren 10era arte jasoko dituzte. Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutakoa da.

Instagram: @proyectoellas

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak