Etxebarriko frontoiak Binakako Txapelketako partida bat hartuko du urtarrilaren 30ean, igandez. Hain zuzen ere, Urrutikoetxea-Aranguren eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko partidua jokatuko da Etxebarriko pilotalekuan. Sailkapen ligako 11. jardunaldiari dagokio partidua. Zaratamarra eta aginagarra seigarren postuan daude sailkapenean eta Irribarria-Rezusta hirugarren.
Binakako Txapelketako partidua jokatu aurretik, gainera, Binakako Promozio Txapelketa jokatuko da Alberdi-Uriondo eta Zabala-O.Etxebarria pilotarien artean. Lehenengo partidua 17:00etan hasiko da, eta ondoren izango da lehen mailako profesionalen txanda.
Dagoeneko sarrerak salgai daude frontoiko tabernan 10 eta 15 euroan. Era berean, entradasfronton.com webgunearen bitartez ere eros daitezke sarrerak.
