→Etxebarri

Urrutikoetxea-Aranguren eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko partidua jokatuko da Etxebarrin

Urrutikoetxea zaratamarrak Etxebarrin jokatuko du Arangurenekin Etxebarrin // Argazkia: Baiko

Etxebarriko frontoiak Binakako Txapelketako partida bat hartuko du urtarrilaren 30ean, igandez. Hain zuzen ere, Urrutikoetxea-Aranguren eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko partidua jokatuko da Etxebarriko pilotalekuan. Sailkapen ligako 11. jardunaldiari dagokio partidua. Zaratamarra eta aginagarra seigarren postuan daude sailkapenean eta Irribarria-Rezusta hirugarren.

Binakako Txapelketako partidua jokatu aurretik, gainera, Binakako Promozio Txapelketa jokatuko da Alberdi-Uriondo eta Zabala-O.Etxebarria pilotarien artean. Lehenengo partidua 17:00etan hasiko da, eta ondoren izango da lehen mailako profesionalen txanda.

Dagoeneko sarrerak salgai daude frontoiko tabernan 10 eta 15 euroan. Era berean, entradasfronton.com webgunearen bitartez ere eros daitezke sarrerak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak