→Etxebarri

Esku Pilota eskola berria martxan jarri dute Etxebarrin

Besagain Pilota Taldea desagertuta, Etxebarriko Udaleko Kirol Sailak jarduera horri jarraipena ematea erabaki du.

Berriki desagertutako Besagain klubaren jarraipena izan nahi du eskolak // Etxebarriko Udala

Besagain Pilota Taldea desagertuta, Etxebarriko Udaleko Kirol Sailak jarduera horri jarraipena ematea erabaki du, eta horretarako Esku Pilota Eskola sortzeko prozesua hasi du. “Eskola hau jarduera hori egiten ari ziren haurrei eta pilotaren munduan hasi nahi dutenei zuzenduta dago”, diote udal ordezkariek. 

Etxebarriko Esku Pilota Eskola 6 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Udal pilotalekuan izango dira entrenamenduak astearteetan eta ostegunetan, 17:00etatik 21:00etara bitartean, baita ostiraletan ere. Informazio zehatza jasotzeko eta eskaerak egiteko emtesportaktiba@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.

Maiatzaren 31ean desagertu zen Besagain kluba lau hamarkada inguru jardunean egon eta gero. Aurtengo otsailean zuzendaritza batzordea berritzeko deialdia zabaldu ondoren, maiatzean taldea desegingo zela adierazi zuten sare sozialetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak