→Etxebarri

Mendi irteera, bazkaria eta Oihan Vega izango dira Etxebarriko Euskaltegiaren jaian

Etxebarriko Euskaltegia // Geuria

Euskaltegiaren jaia antolatu dute Etxebarrin maiatzaren 26an, ostegunez. Hiru jarduera nagusi prestatu dituzte: 09:00etan mendi irteera Bekosolotik abiatuta Gangurenera, 15:00etan ikasleentzako bazkaria eta 18:30ean Oihan Vegaren ‘Euskañolitis’ bakarrizketa. Bazkaria eta bakarrizketa Bekosolo parkean izango dira eta interesdunek izena eman behar dute maiatzaren 24a baino lehen.

Bestetik, ‘Hitzez ekiteko garaia’ lemapean Euskaraldia aurkeztuko dute Etxebarrin maiatzaren 26an bertan. Aurten azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da Euskaraldia, eta maiatzeko hitzorduan Etxebarriko Euskaraldia Batzordea aurkeztuko dute 20:00etan Bekosolo parkean, ‘Asko gara!’ bideoarekin batera. Halaber, ekainean ‘Haurren aurrean helduok heldu’ dinamikari eutsiko diote berriro Etxebarrin: ekainaren 2an kiroldegi aurreko parkean (17:00) eta ekainaren 9an Eusebio Arzelai plazan (17:00).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak