→Etxebarri

Euskararen normaliazioaren udal ordenantza eguneratzeko bilera birtuala deitu dute azaroan Etxebarrin

basauri arizko ikastola 2018 euskaraz bizi horma margoketa

Udal ordenantza eguneratzeko prozesuan herritarren ekarpenak, alegazioak edo iritziak jasoko ditu Euskara Zerbitzuak urriaren 13tik azaroaren 6ra bitartean. Bilera birtual bat ere antolatu dute azaroaren 3an.

Euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko udal ordenantza eguneratuko du Etxebarriko Udala // Geuria

Euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko udal ordenantza eguneratuko du Etxebarriko Udalak. Gaur egun indarrean dagoen ordenantza 2004koa da eta horregatik hura eguneratu nahi du Udalak, “Etxebarriko euskararen normalizazio prozesua araupetzen jarraitzeko”. Ordenantza berriaren zirriborroa udal webgunean dago irakurgai.

Udal ordenantza eguneratzeko prozesuan herritarren ekarpenak, alegazioak edo iritziak jasoko ditu Euskara Zerbitzuak urriaren 13tik azaroaren 6ra bitartean. Ildo horretan, azaroaren 3an 19:00etan bilera ireki birtuala deitu dute, “guztion artean euskararen normalizazioan lagunduko duen ordenantza bat egin dezagun”, diote. Bileran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Euskara Zerbitzuan, 944 267 005 telefono zenbakira deituta edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora idatzita.

Herritarren proposamenak jasotzeko epea amaituta, dagokion informazio-batzordean eta osoko bilkuran aurkeztuko dute ordenantza berria, hasierako onarpena eztabaidatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak