Bihar hasiko da Euskaraldia ekimena martxan Euskal Herri osoan. Etxebarrin zenbait ekintza antolatu dituzte: magia ikuskizuna, musika emanaldiak edota tailer praktiko eta interaktiboa. Era berean, Euskaraldiako hasiera eta amaiera ekitaldiak izango dira.
Euskaraldia Etxebarri – Jarduerak
Azaroak 23, ostirala
18:00 Euskaraldiaren hasiera ekitaldia udaletxeko plazan: Etxebarriko Hamaikakoaren mezuak, Imanol Ituño magoa eta taldeko selfia
Azaroak 27, asteartea
10:00 Morau kantariaren emanaldia Talka Gaztegunean: Euskal kantagintza berriaren istorio laburra
Azaroak 28, asteazkena
19:00 Zergatik ez? doako tailerra Euskaltegian. Tailer praktiko eta interaktiboa, inguruko hizkuntzekin ditugun harremanen inguruan hausnartzeko. Zer harreman daukagu hizkuntzekin? Nola eragiten dute hizkuntza horiek gugan? Eta guk nola eragiten dugu hizkuntza horietan?
Abenduak 3, astelehena. Euskararen Nazioarteko Eguna
10:00 La Basu-ren emanaldia Institutuan
18:00 Euskaraldiaren amaiera ekitaldia udaletxeko plazan: manifestuaren irakurketa, txokolatada eta kantaldia Oier Aslarekin
Abenduak 4, asteartea
18:00 Proiekzioa Kultur Etxean: Betiko jolasak
18:45 Egur jolasak Kultur Etxean
