→Etxebarri

Etxebarriko 19 entitatek izena eman dute dagoeneko Euskaraldian parte hartzeko

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da bigarren Euskaraldia. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa Etxebarrin ere antolatuko dute bigarrenez eta dagoeneko lanean ari da herri batzordea. Atzo bertan izena eman duten zenbait Arigune aurkeztu zituen herri batzordeak kiroldegian. Honezkero Etxebarriko 19 entitatek eman dute izena: herriko elkarteak, erakundeak, taldeak, zerbitzuak edota saltokiak. Euskaraldian dirauen bitartean, Ariguneetara hurbilduko diren Ahobiziei eta Belarriprestei euskaraz aritzeko erraztasunak emango dizkiete.

Arigune bezala izena emateko epea zabalik dago irailaren 27ra arte: “Espero dugu ordura arte zalantzatan dauden hainbat entitate animatzea”, diote herri batzordeko kideek: “Bizitzen ari garen egoera gogor honetan, publikoki eskertu eta aitortzeko modukoa da euskarari ere denbora eta ahalegin apur bat dedikatzea. Entitateen parte hartzea oso garrantzitsua izango da Euskaraldirako, azken finean, herriko elkarte, denda, taberna, kirol talde eta erakundeek eragin handia daukatelako egunerokoan egiten ditugun hizkuntza hautuetan”.

Ariguneen aurkezpena egiteko orduan, hauek dira dagoeneko izena eman duten Etxebarriko entitateak: Bekosolo Beti Dantza Taldea, Besagain Pilotazale Elkartea, BotxinChe, Elkar IGE Guraso Elkartea, Emptesport SL-Udal Kiroldegia, Etxebarri BHI, Etxebarriko Berdezurigorri Bizkaia Eskubaloi Kluba, Etxebarriko Euskaltegia, Etxebarriko Gazte Mugimendua, Etxebarriko Udala, Eustes Elkartea, Eutsuna Elkartea, Fisioterapia Etxebarri, Harribide Fundazioa, Kukullaga HLHI, Koadrila Eguna Batzordea, Kultura Batzordea Herriaren Ahotsa/La Voz del Pueblo, Margolari Marrazki eta Pintura Eskola eta Talka Gaztegunea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak