→Etxebarri

‘Asko gara!’ ekimenarekin hasiera eman diote Euskaraldiari Etxebarrin

Etxebarriko Euskaraldia Batzordeak 2022ko ekitaldia aurkeztu zuen maiatzaren 26an Bekosolo parkean. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean gauzatuko da 2022ko Euskaraldia; “hala ere, hemendik abendura bitartean hainbat ekintza antolatuko ditugu Etxebarrin”, diote. Momentuz ‘Asko gara!’ bideoa aurkeztu du Etxebarriko Euskaraldiak. Helburu nagusia da etxebarritarren gogoa piztea eta Euskaraldia hurbiltzera animatzea. “Bideoa talde-lan handi baten fruitua da, batzordekideek herritarren parte-hartzearen laguntzarekin lortu dute, era guztietako entitateek parte hartu duzue: banakako pertsonak, merkatariak edota elkarteak”, diote. Guztira 50 lagunek baino gehiagok parte hartu du bideoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak