→Etxebarri

Galizia kaleko plaza berritzeko lanetan 118.000 euroko inbertsioa egingo du Etxebarriko Udalak

Galizia kaleko 1-3-5 atarietara sarbidea ematen duen plaza berritzeko kontratazio prozesua zabaldu du Etxebarriko Udalak.

Galizia kaleko 1-3-5 atarietara sarbidea ematen duen plazan esku hartuko du Udalak // Etxebarriko Udala

Galizia kaleko 1-3-5 atarietara sarbidea ematen duen plaza berritzeko kontratazio prozesua zabaldu du Etxebarriko Udalak. Besteak beste, irisgarritasuna hobetzea, oinezkoentzako gunea berritzea eta lorategiak eta gainerako hiri-altzariak egokitzea da obraren helburua.

Udalak esku hartuko duen eremua // Etxebarriko Udala

Enpresek ekainaren 21era arte dute epea zabalik euren eskaintzak aurkezteko kontratatzailearen profilaren bitartez. Udalak 118.000 euroko inbertsioa egingo du esku-hartze horretan.

Arestian aipatutako atarietara iristeko iaz obra batzuk egin zituen Etxebarriko Udalak, eta ataripeko pasabide bat egokitu zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak