→Etxebarri

Galizia kalean ataripeko pasabide bat egokituko du Etxebarriko Udalak, irisgarritasuna hobetzeko

Galizia kaleko 1, 3 eta 5 atariak dauden patiora zuzenean joateko ataripeko pasabide bat egokituko du Udalak. Horrela, patiora igotzeko eskailerak ekiditea da asmoa.

Andaluzia zehazkalea eta Galicia kalearen artean dago ataripeko pasabidea // Argazkia: Etxebarriko Udala

Irisgarritasuna hobetzeko esku-hartze berri bat egingo du Etxebarriko Udalak. Zehazki, Galizia kaleko 1, 3 eta 5 atarietara iristeko gaur egun bizilagunek eskailera batzuk igo behar dituzte, eta horiek ekiditeko ataripeko pasabide bat egokitzen hasi da Udala.

“Pasabidea eskaileren alternatiba bat izango da, gaur egun horiek baitira atari horietara iristeko modu bakarra”, diote Udaletik. Atariak dauden patiora zuzenean joateko egokituko dute pasabidea, Andaluzia zehazkalea eta Galicia kalearen artean. “Pasabide horrek patiora sartzea erraztuko die auzotarrei oro har, baina batez ere, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei edota haur-kHorreotxeei”, diote udal arduradunek.

Argazkia: Etxebarriko Udala

Esku-hartze hau egiteko Udala eta inplikatuta dauden auzokideak harremanetan izan dira eta akordio batera heldu dira. Hain zuzen ere, akordio horri esker, Udalak ez ditu bere gain hartu beharko atarietako irisgarritasuna hobetzeko obrei dagozkien partaidetza-kostuak.

Udalak 23.600 euro inguruko inbertsioa egingo du jarduketa horretan eta obren iraupena hilabete batekoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak