→Etxebarri

Galizia kaleko plazan irisgarritasuna hobetzeko obrak bukatuta egongo dira urte amaierarako, Etxebarrin

Urriaren 5ean ekin zieten berrurbanizazio lanei eta aurreikuspenen arabera bi hilabeteko epean bukatuko dituzte obrak.

Galizia kaleko 1-3-5 atarietarako sarbidea hobetzen ari da Udala // Argazkia: Etxebarriko Udala

Galizia kaleko 1-3-5 atarietara sarbidea ematen duen plaza berritzeko obrak hasi dituzte dagoeneko Etxebarrin. Urriaren 5ean ekin zieten berrurbanizazio lanei eta aurreikuspenen arabera bi hilabeteko epean bukatuko dituzte obrak. Hau da, urte amaierarako obrak bukatuta egon litezke.

Plazako irisgarritasuna hobetu, oinezkoentzako gunea berritu eta lorategiak eta gainerako hiri-altzariak egokitu egingo ditu UTE Etxezuri-Onetan/Orizon enpresak. Udalak 111.029,39 euro.

Argazkia: Etxebarriko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak