→Etxebarri

Pandemiaren aurrean gazteak zelan sentitzen diren azaltzeko dokumentala egin dute Etxebarrin

‘Gazteen garaia’ dokumentala egin dute Etxebarrin, pandemiaren aurrean gazteak zelan sentitzen diren adierazteko. “Egoera honekin amaitzea guztion ardura dela jakinda ere, askotan egoera horren erantzule egiten gaituzue, baina inoiz galdetu al diguzue nola sentitzen garen?”, diote Etxebarriko gazteek: “Gazteak nazkatuta gaude gazteria pandemiaren ondorio negatiboen arduradun dela sistematikoki behin eta berriz entzuteaz eta egoeraren erdian egoteaz. Horrexegatik, aurrera egitea erabaki dugu, geure ahotsak altxatuz”. Ildo horretan, dokumentalak Etxebarriko gazteei ahotsa emateko asmoa du. Dokumentalean GEURIAk ekarpena egin du konfinamendu garaian grabatutako irudiak lagatuz.

Dokumentala datozen egunetan plazaratuko dute. Eta momentuz trailerra zabaldu dute. “Dokumentalean bideo txikien bidez, batetik, gizarte mediatikoaren aldetik jasaten duten tratu bidegabearen aurrean dituzten bizipenak, sentimenduak eta pentsamenduak ezagutarazi nahi dituzte, eta, bestetik, kolektibo gisa herriari egiten dioten ekarpen guztia balioetsi nahi dute”, diote Gazteguneko arduradunek: Nerabezaroa eta gaztaroa, aldaketa eta ziurgabetasun handiengatik zailak diren garaiak, inoiz izan den osasun-krisi larrienetarikoa bizitzea tokatu zaie. Kritiken erdian kokatzen zaie, kolektibo insolidario eta arduragabetzat hartuta, baina non geratzen da nor diren eta nola sentitzen diren? Agian gauzak gaizki egingo dituzte, baina nork egin du dena ondo?”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak