→Etxebarri

Guraso Topagunea martxan da otsailean Etxebarrin, modu telematikoan

Guraso Topagunea programa otsailaren 8an abiatuko da beste urte batez eta martxoa bukaerara arte luzatuko da.

Argazkia: charles deluvio, unsplash

Guraso Topagunea programa otsailaren 8an abiatuko da beste urte batez eta martxoa bukaerara arte luzatuko da. Aurten saioak online buruko dira. Alde batetik, ‘Nola lagundu seme-alabei euskaran murgiltzen eta etxerako lanetan’ saioa izango da otsailaren 8an eta 18an, eta bi ordutegi eskainiko dituzte: 15:00etan eta 19:00etan. Izena ematea online egingo da eta lekuak mugatuak izango dira. Bestetik, beste saio monografiko batzuk ere antolatuko dituzte, hala nola, ‘Familian erlaxatzeko teknikak’ eta ‘Bullyinga, cyberbullyinga eta kontsumoak’. Guraso Topagunea Kukullaga ikastetxeak eta Etxebarri Institutuak, Elkar eta Bidea Sortzen Guraso Elkarteek eta Harribide Fundazioak antolatzen dute, Udalaren laguntzaz. Programa martxan dagoenetik 15 urte dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak