→Etxebarri

Haurrentzako parkeak, Bekosoloko aisialdi-gunea eta La Presa jolas-eremua itxi ditu Etxebarriko Udalak

100 etxebarritar baino gehiagok positibo eman du Covid-19an azken 14 egunetan, eta horregatik neurri berriak hartu ditu Udalak.

100 etxebarritar baino gehiagok positibo eman dute Covid-19an azken 14 egunetan // Argazkia: Etxebarriko Udala

Haurrentzako parkeak, Bekosoloko aisialdi-gunea eta La Presa jolas-eremua itxi ditu Etxebarriko Udalak, Covid-19 kutsatze kopurua murrizteko asmoz. “Azaroaren hasieran, “semaforo gorrian” sartu ginen, eta azken egunetan intzidentzia-tasa 1.000 inguruan dabil (kasu positiboak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko). Horrek esan nahi du 100 etxebarritar baino gehiagok positibo eman dutela Covid-19an azken 14 egunetan”, diote udal ordezkariek.

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileagoak jarri ditu martxan, hala nola, ostalaritza ixtea eta, gainera, bizitza soziala mugatzea gomendatu du, kutsadura-kurba murriztu ahal izateko. “Garai hobeak etorriko dira, ziur, baina orain kontu handiz ibili behar dugu. Zu zaintzeko garaia da, gu zaintzeko garaia”, diote Etxebarriko Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak