→Etxebarri

San Antonio etorbidean sare elektrikoa hobetuko du aurten Iberdrolak, Etxebarrin

Azken hilabeteetan sare elektrikoa hobetzen aritu da Iberdrola San Esteban inguruetan. Lanak urria hasierarako amaituta egotea aurreikusi dute.

San Esteban inguruetan azken hilabeteetan lanean izan da Iberdrola // Etxebarriko Udala

Azken hilabeteetan sare elektrikoa hobetzen aritu da Iberdrola San Esteban inguruetan, hala nola, Egetiaga Uribarri, Amezola, Sabino Arana, Antonio Epalza eta Uribarribarri kaleetan. Sarearen eguneratze hori eremu horietan gertatutako hornidura-arazo eta gorabeherak konpontzeko egin dute, eta egun hauetan Amezola 4 komunitatean dagoen Eraldaketa Zentroa kentzen ari da Iberdrola. 

“Atariaren barruko transformazio-zentro hori kentzeko eskatu dute hainbat aldiz bai bizilagunek bai Udalak, eraikinaren segurtasuna arriskuan jartzen duten gorabehera batzuk erregistratu baitira”, diote udal ordezkariek. Gauzak horrela, lanak urria hasierarako amaituta egotea aurreikusi dute. 

Era berean, Iberdrolak beste esku-hartze gehiago egingo ditu aurten, urtea bukatu aurretik. Alde batetik, San Antonio etorbideko beheko zenbakietan sare elektrikoa ere eguneratuko dute, eta bestetik, ponpaketa-gelatik udal kiroldegiraino sare elektrikoa lurperatuko dute. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak