→Etxebarri

Igerileku berria eraikitzeko obrak hasi dituzte Etxebarriko kiroldegian

Etxebarriko kiroldegia airetik // Argazkia: Etxebarriko Udala

Udal igerileku berri bat izango du Etxebarriko kiroldegiak. Igerileku berria haurren plater-igerilekuaren ondoan kokatuko dute, eta 25×10 metrokoa izango da (250 m2). Hondartza perimetrala izango du eta bi sarrera. Gehienez 1,80 metroko sakonera izango du eta gutxieneko 1,10 metrokoa.

Obrak dagoeneko hasi ditu Construcciones Castelano enpresak eta zazpi hilabeteko epea du lanak bukatzeko. Hau da, lanak aurten egin eta bukatuko dituzte, eta 2023an erabilgarri egongo da.

Construcciones Castelano enpresak burutuko ditu lanak // Etxebarriko Udala

Igerileku berriaren ondoan eta lurpean instalazio-gela berri bat ere eraikiko dute, “sistemaren funtzionamendu onaren erregistroa eta kontrola errazteko”, diote. “Gainera, eguzkia hartzeko eremuaren espazio-galera konpentsatzeko, eguzki-eremu gisa udal-igerilekuetara sartzeko erabiltzen zen plazatxoa gehituko dugu, 220 metro karratu ingurukoa”, diote.

Lan hauek egiteko guztira 693.000 euro bideratuko ditu Udalak. Proiektu honetarako 234.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, kirol instalazioetan inbertsioak egiteko. Diru-laguntza honen baldintzak betetzeko, obrak 2022ko abenduaren 31a baino lehen amaitu behar dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak