→Etxebarri

Argazkiak | Jantzi eta modelo ikusgarriak Ikaskuntzak antolatutako desfilean, Etxebarrin

Martxoaren 8aren inguruan hamaika jarduera antolatu dituzte Etxebarrin. Besteak beste, Ikaskuntza elkarteak desfilea antolatu du berriro martxoaren 10ean, ostegunez. Kultur Etxean izan da desfilea eta ebaketa, jantzigintza eta brodatuen ikasleek euren lanak pasarelan erakutsi dituzte, hainbat ikusleren aurrean.

Desfilearen amaieran irakasleei lore-sorta eman diete ikasleek eta hilabete honetan irakasle bezala erretiroa hartuko duen Agustinari omenaldi xume bat egin diote. Ikaskuntzako kide den Agurtzane Duran Solis kidearekin berba egin dugu desfilea aurretik. Bideoa laster ikusgai izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak