→Etxebarri

Argazkiak | Etxebarriko ikastetxeen bilakaera, irakasle ohiek azalduta

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, urriaren 25ean, igandez, ‘Etxebarriko ikastetxeak, atzo eta gaur’ bisita gidatua antolatu zuten Etxebarrin. Herriko ikastetxeek urteetan zehar izandako eboluzioa ezagutarazi dute bisita gidatuarekin, bilakaera hori bertatik bertara ezagutu zuten pertsonen testigantzekin. Hala nola, Maite Elexpe, Arantza Etxabe, Luisa Mari Puertas, Almudena Gonzalez, Txema Redondo, Maite Gil, Pedro Lobato, Mariano Gil, Mari Jose Abaunza, Jose Miguel del Blanco eta Marisol Santos. “Ikastetxeek udalerriarekin batera eboluzionatu egin dute eta hazi egin dira. Horregatik, haien historiaren bitartez gure herria hobeto ezagutu dugu”, dio Maite Katxorro Kultura arloko zinegotziak. ‘Iraganera begirada bat’ erakusketan bukatu zen bisita gidatua.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak