Sareak

☉ Etxebarri

Harrerak eta Zaintzak berrezartzeko lanean dira Etxebarriko Udala, eskola eta institutua

Eskolara buelta errazteko ahal beste baliabide eskaintzen ari da Udala; besteak beste, kiroldegia, frontoia, kultur etxea, liburutegiak eta gazteguneak ikastetxeen eskura jarri ditu

|

Etxebarriko Kukullaga ikastetxea / Utzitakoa

Ikastetxeetan sor daitezkeen beharrak arintzeko asmoz, udal-instalazioak eskaini dizkie Udalak Kukullaga ikastetxeari eta Etxebarriko Institutuari. Hala nola, kiroldegia, frontoia, kultur etxea, liburutegiak, eta Talka, Tarrasta eta Mugarri gazteguneak. “Espazio horiek ezin izango dira erabili taldeak banatzea ahalbidetuko lukeen irakasle gehiagorik gabe. Hala ere, Udal Haur eta Gazteria Zerbitzuetako baliabideak ere eskaini zaizkie ikastetxeei, bai patioak dinamizatzeko, bai ikasgelen barruko errefortzu akademikoko lanetan aritzeko. Hori guztia ikastetxeekin koordinatuta”, azaldu dute udal ordezkariek.

Bi ikastetxeei udal-guneen erabilerari buruz egindako eskaintzaz gain, eta zuzendaritza taldeak antzemandako premiak direla eta, Institutuari begirale-baliabideak eskola orduetatik kanpo indartzea baloratzen ari da Udala, eta zentzu horretan Harribide Fundazioarekin koordinatzen ari da Mugarri gaztegunearen instalazioen erabilera.

Kukullaga institutuari eskola orduetatik kanpo begiraleak jartzeko premia aztertzen ari dira

Era berean, familientzat “hain beharrezkoak” diren Harrera eta Zaintza zerbitzuak berrezarri ahal izateko lanean da Udala: “Osasun araudiak ezarritako murrizketen eraginez, zerbitzu horiek ezin izango ziren eskaini. Hala ere, hasiera batetik guraso elkarteekin eta zuzendaritzarekin batera ari gara lanean, horien ordezkoak izan daitezkeen antzeko zerbitzuak eskaini ahal izateko, alde batetik familiei kontziliazioan laguntzeko, baina, eta batez ere, Kukullaga Ikastetxea hiru eraikin ezberdinetan antolatuta dagoenez, familiek euren seme-alabak dagokien eraikinera eta dagokien orduan eramateko aukera izan dezaten”, diote. Udala abuztuan jarri zen harremanetan ikastetxeetako zuzendaritzekin. Ikasturtea hasita ere, bi ikastetxeetako zuzendaritzekin eta guraso elkartearekin harremanetan da Udala.

ESKOLARA OINEZ EKIMENA. Ikasturte hasiera dela eta, Etxebarri Martxan osasun-sareak ‘Eskolara oinez’ kanpaina sustatu du herrian, ikasleak eta euren familiak eskolara eta institutura oinez joatea animatzeko. “Gure udalerria txikia da, eta N-634 errepideak sortzen duen bereizketa gorabehera, eta batez ere San Antonio inguruan dauden maldak gorabehera, ibilbideak nahiko laburrak dira”, diote Udaletik. Udalak mapa bat argitaratu du, eta bertan, modu orientagarrian adierazten da zenbat denbora behar den joan-etorriak egiteko.

☉ Etxebarri

Koadrila Eguna maiatzaren 4an izango da Zintururi plazan

Sukalki eta Pintxo txapelketak, puzgarriak, kuadrillen bazkaria, jolasak eta kontzertuak antolatu dituzte 2024ko Koadrila Egunean

|

Aurtengoa VIII. Koadrila Eguna da // Geuria

Koadrila Eguna antolatuko dute maiatzaren 4an Zintururi plazan. Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta hamaika jarduera antolatu dituzte.

“Janari asko eta edari pixka bat egongo da. Jakina, musika asko eta dantzaldiak ere izango ditugu”, adierazi dute Koadrila Eguneko arduradunek.

Aurten, nobedade bezala, Koadrila Eguna antolatzen bultzatzen dituzten balioak lantzeko txokoak izango dituztela adierazi dute: “Txoko horiek herria eraikitzeko gure modua irudikatuko dute”, diote.

Maiatzaren 4an antolatu dituzten jardueren artean daude: sukalki eta pintxo txapelketak, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak, kuadrillen arteko jolasak, pregoia, kuadrillen bazkaria eta kontzertuak.

Egitaraua / VIII. Koadrila Eguna 2024

Maiatzak 4, larunbata · Zintururi plaza
09:00 Sukalki eta Pintxo txapelketarako izena ematea
10:30 Tailerrak eta puzgarriak
10:30 Herriko Txokoak
12:30 Pintxoen aurkezpena
13:00 Bermut saioa + DJ Mister
13:30 Sukalkien aurkezpena
15:00 Kuadrillen bazkaria
16:30 Kuadrillen arteko jolasak
18:00 Pregoia
18:30 Arratsaldeko jarduerak:
18:30 Euskal musika
19:30 Musika karibetarra
20:30 Flamenkoa
23:00 Kontzertuak
00:30 Loteria zozketa

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

|

Ekainean eta uztailean dira Etxebarriko Udalekuak // Etxebarriko Udala

Udalekuak antolatuko dituzte Etxebarrin ekainean eta uztailean. Besteak beste, jolasak, eskulanak, irteerak, kirolak, igerilekurako txangoak eta gaikako jaiak antolatuko dituzte ume zein gazteentzat uda hasieran. Jantoki zerbitzua eta harrera-zerbitzua ere eskainiko ditu Udalak.

Udalerrian erroldatuta dauden umeentzat eta gazteentzat dago zuzenduta programa, eta bertan erroldatuta ez daudenek ere aukera dute Etxebarrin izena emateko, “baldin eta plaza libreak geratzen badira”, diote udal ordezkariek.

Etxebarriko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak apirilaren 28ra arte. Udal webgunearen bitartez eman daieteke izena edo 944 267 005 telefono zenbakira deituz.

Tarrastak eta Talkak tarrasta@tarrasta.net eta info@mugarritalka.org helbide elektronikoen bidez edo 688 881 338 telefonoaren bidez ere jasoko dituzte izen-emateak.

Udal udalekuez gain, Etxebarrik ekimen sozial eta pribatuko udalekuak ere eskainiko ditu ekainean eta uztailean. Programazio hori Etxebarriko hainbat erakundek jartzen dute martxan, hala nola kirol klubek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

#A21 / Emaitzak / Etxebarri / EAJren igoera eta garaipen nabarmena, EH Bildu bigarren aurrenekoz

#A21 / Etxebarri / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Udalak 6,3 milioi euroko gerakina pilatu du azken urteetan

|

Soberakin horren zati bat dagoeneko konprometituta dago hainbat proiektu egiteko: zehazki, 2,3 milioi euro // Geuria

Etxebarriko Udalak 2023ko kontabilitate ekitaldia itxi du. Datuak datu, 455.000 euroko aurrekontu-emaitza positiboarekin (superabita) itxi du iazko ekitaldia Udalak.

“Kopuru hori aurreko 2022ko ekitaldikoen oso antzekoa da, eta horrek aukera ematen du Etxebarriko aurrekontu-maila finkatzeko, eta jauzi kuantitatiboa da aurreko ekitaldietako aurrekontuen aldean”, diote udal ordezkariek.

Iazko aurrekontu-emaitza positiboa gehituta, Etxebarrik 6,3 milioi euroko gerakina pilatu du azken urteetan.

“Hala ere, garrantzitsua da ohartaraztea soberakin horren zati bat konprometituta dagoela dagoeneko hainbat proiektu gauzatzeko”, diote udal arduradunek. Zehazki, 2,3 milioi euro kenduko dituzte diruzaintzako gerakinetik hainbat proiektu egiteko.

Martxan dauden edo administrazio-izapideak hasi dituzten obrak eta proiektu horiek dira:

  • Plan Ziklagarriaren lehenengo fasea
  • San Esteban eta Barrondo kaleen ingurua berrurbanizatzea
  • Futbol zelaiko sarbideak eraberritzea
  • Europako Go! Etxemarket diru-laguntzatik eratorritako merkataritzari lotutako proiektuak
  • Polizia-etxe berriaren proiektua
  • Oinezkoentzako pasabideak argiztatzea
  • Udalerriko hainbat puntutan Mupi berriak jartzea (publizitaterako oinarriak)
  • Kiroldegirako karpa berria
  • Kiroldegiko kanpoko pistako zorua egokitzea
  • Enplegu Planak

Gauzak horrela, gastu orokorretarako Etxebarriko Udalak erabilgarri izango duen gerakina 4 milioi eurokoa izango da.

“Udalerriaren beharren epe ertain eta luzeko plangintzan oinarritutako kudeaketa arduratsua da, etorkizuneko proiektu estrategikoak arriskuan jarri gabe beharrezkoak diren hobekuntza-ekintzei ekiteko aukera ematen duena”, dio Iker Lopez alkateak.

“Sortutako aurrezkiei eta zorrik ezari esker, Udalak kontu onbideratuak ditu eta etorkizunari baikortasunez begiratzen dio, etorkizun hurbilean asmo handieneko ekintzetako batzuk garatu ahal izateko”, azaldu du Lopezek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarrin aurkitutako Gerra Zibileko lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak

|

Ertzaintzak Etxebarrin topatutako lehergailu militarra // Ertzaintza

Gerra Zibileko itsas artilleriako lehergailu militar bat aurkitu zuten Etxebarrin astelehenean. Herriko lursail batzuetan makina astunekin garbiketa lanak egiten ari zirela topatu zuten lehergailua.

Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak (LIU) astelehenean bertan suntsitu zuen lehergailua Berroziko (Araba) instalazioetan.

Lehergailua 385 kilogramokoa zen eta ia metro bateko luzerakoa. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, “ez da ohikoa izaten horrelako jaurtigailu bat topatzea kostaldetik kanpoko eremu batean”.

Osorik irakurri