→Etxebarri

Jaietan janzteko deia bai, baina ez dute ekitaldi sinbolikorik antolatuko Etxebarrin

Maiatzean jakinarazi zuten aurten bertan behera geratuko zirela jaiak Etxebarrin. Eta bere horretan mantendu da Jai Batzordea: ez dute ekitaldirik antolatuko.

kalera "zentzuz" irteteko deia luzatu dute Jai Batzordetik // Argazkia: Geuria

Maiatzean jakinarazi zuten aurten bertan behera geratuko zirela jaiak Etxebarrin. Eta bere horretan mantendu da Jai Batzordea: “Zenbait bilera egin ondoren, azkenik, jaiak izango ziren egunetan zehar jarduerarik ez egitea erabaki dugu. Ez gastronomikorik, ez kirolekorik, ez ludikorik. Etxebarritar bakoitza da bere ekintzen erantzulea, eta inola ere ez dugu erantzukizunik nahi gure esku ez dauden neurrigabekerietan”, diote Jai Batzordetik.

Hala ere, uztailaren 18tik 26ra bitartean jaietako jantziez janzteko deia egin dute Jai Batzordetik: “Jantzi festetako jantzia, beste urte batzuetako zapiren bat, eta apaindu leihoak eta balkoiak, edozer gertatuta ere Etxebarri eta etxebarritarrak lotuta gaudela senti dadin”, diote. Era berean, kalera “zentzuz” irteteko deia luzatu dute.

“Jai Batzordetik, aurten sen ona eta lan ona zabaltzea nahi dugu, elkartasun-kutsadurak areagotzea eta, batez ere, gu zaintzea, zoriontasunaren eta ongizatearen kurba goian mantentzea”, diote Jai Batzordetik: “Uste dugu metro eta erdi dela topa egiteko distantzia perfektua, maskarek are gehaigo adierazten dutela gure begiekin, Covid19an sortutako ‘ukondoz ukondoko’ agurrak uste baino zentzu handiagoa duela eta airean emandako musuek maitasunez betetzen dutela giroa. Ekaitzaren ondoren lasaitasuna omen dator. Aprobetxa dezagun normaltasun berri hau, honek guztiak zentzua izatea eragiten duten gaiza txiki horiek berriro baloratzeko”, adierazi dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak