→Etxebarri

Kirola, umeentzako ikuskizunak, zinema eta bakarrizketak antolatu dituzte Etxebarrin, jaiak izango ziren egunetan

Uztailaren 13tik 25era bitartean hamaika jarduera antolatu ditu Etxebarriko Jai Batzordeak, “garai honek eskatzen duen zuhurtziaz”.

2020ko udako haur ekitaldia // Argazkia: Etxebarriko Udala

Kultur ekitaldiak antolatu ditu Etxebarriko Jai Batzordeak herriko jaiak izango ziren egunetan. Hala ere, ez dira ohiko jaiak izango: “Ez dugu alde egin, betiko ilusioarekin hemen jarraitzen dugu, baina garai honek eskatzen duen zuhurtziaz. Lehenagoko gauza onak dastatzen hastea merezi dugun arren, oraindik ez da unea”, diote.

Uztailaren 13tik 25era bitartean hamaika jarduera antolatu dituzte: “Kultur jarduerak dosi txiki batean, etxebarritarrentzat eta kuadrilentzat antolatu ditugu, eta ekitaldiez gozatzea espero dugu”, diote. Antolatu dituzten jarduerek gaur egun indarrean dauden osasun neurriak betetzen dituzte, eta zuhurtzia eta erantzukizuna eskatu diete herritarrei Jai Batzordetik: “Mesedez, errespetatu antolatzaileak, errespetatu beste etxebarritarrak ere”.

Etxebarriko jaiak 2021

Kultur egitaraua

Uztailak 13-14-21
19:00 Frontenin txapelketa (kanporaketak) frontoian

Uztailak 19, astelehena
19:00 Hodei Magoa: TuttiMagia

Uztailak 20, asteartea
17:00 Zirku tailerra (5-13 urte) frontoian. 30 minutuko hiru txanda

Uztailak 21, asteazkena
18:00 Frontenis txapelketa (finalaurrekoak) frontoian
19:30 Zumba jaialdia: Irenerekin dantzatzera!
20:00 Frontenis txapelketa (finala) frontoian

Uztailak 22, osteguna
17:30 Umeentzako ikuskizuna (4-8 urte) udaletxeko plazan
21:00 Udako zinema: Las aventuras del Doctor Dolittle

Uztailak 24, larunbata
10:00 Spinning maratoia udaletxeko plazan. 45 minutuko bi saio. Izena emata: uztailak 15-23 Cimen (10:00-14:00) edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta
21:30 Bakarrizketa udaletxeko plazan: BocaBeats. Sarrerak: www.etxebarri.eus

Uztailak 25, igandea
13:00 Mariatxiak: Amanecer ranchero
19:00 Umeentzako ikuskizuna (4-8 urte)
21:00 Bakarrizketa udaletxeko plazan: Gorka Aginagalde, ‘El txou de Patxi’. Sarrerak: www.etxebarri.eus

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak