→Etxebarri

Argazkiak | ‘Umearen Eguna’ ospatu dute Etxebarriko jaietan, txokolatada eta apar jaiagaz

Gaur Umearen Eguna ospatu dute Etxebarriko jaietan. GEURIA komunikabidea arrastiko txokolatada eta apar jaira hurbildu da. Bertan, Auzokoak kuadrilako Leire Sandonis kideagaz berba egiteko parada izan dugu, txokolatea herritarren artean banatzen zuen bitartean.

Txokolatada 18:30ean izan da udaletxeko plazan. Sabela beteta, umeak, guraso eta senideekin lagunduta, Taberna Zaharra plazara abiatu dira, bertan apar festa prest izan da eta. Eurekin murgildu gara ponpetan.

Bideoa | 80 esne litro banatu dituzte Etxebarriko jaietako Umearen Egunean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak