→Etxebarri

Jubilatuen Etxeak irekita daude berriro Etxebarrin, ikastaroekin eta kafetegiarekin

Gimnasia, batuka, pilates, yoga, abesbatza, dantza-ikastaroak martxan dira berriro, eta karta-jokoak ere baimenduta daude atzotik Etxebarriko Jubilatuen Etxeetan.

// Argazkia: Etxebarriko Udala

Etxebarriko bi Jubilatuen Etxeak zabalik daude berriro eta beren jarduerari berrekin diote ikastaro zein bestelako jarduerekin. Hain zuzen ere, gimnasia, batuka, pilates, yoga, abesbatza, dantza-ikastaroak martxan dira berriro, eta karta-jokoak ere baimenduta daude atzotik, “beti ere e burbuila-taldeak mantenduz, mahai bera egunero eta gehienez 8 pertsona mahai bakoitzeko”, diote udal ordezkariek. Nolanahi ere, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da uneoro. Gainera, kafetegiak ere martxan dira ohiko ordutegian.

Azken asteetan Zuriñe de la Horra zinegotzia eta Loren Oliva alkatea Etxebarriko bi Jubilatuen Etxeetako zuzendaritzekin bildu da, egoitza horietako jarduerari berriz ekitearen egokitasuna baloratzeko. Bilera horietan, pandemiaren bilakaeraren hobekuntza eta murrizketen malgutasuna kontuan hartuta, etxeetako jarduera berrabiaraztea erabaki dute.

“Bai Jubilatuen Etxeetako zuzenditzak bai Udalak erabiltzaileen erantzukizunari dei egiten diogu, pandemiak gogorren astindu duen kolektiboetako bat delako”, diote udal ordezkariek, eta ildo berean eskerrak nahi izan dizkie Udalak bi zuzendariei, “arduraz jokatuta eta erabiltzaileen ongizatean pentsatuta, Etxeen jarduera suspertzeko prest daudelako”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak