→Etxebarri

Kalistenia gune bat eraikitzeko lanak hasi dituzte Etxebarrin

Arrigorriagako kalistenia gunea // Geuria

Kalistenia gunea izango du Etxebarrik hemendik aste batzuetara. Hain zuzen ere, zirkuitu berria eraikitzeko obrak dagoeneko hasi dituzte eta aurreikuspenen arabera bi astetan bukatuko dituzte lanak. Kukullaga parkean egongo da kalistenia zirkuitua, kiroldegitik gertu.

Lanak Montajes Garra SL enpresak egingo ditu, eta Udalak 28.382,97 euroko inbertsioa egingo du. Udalerriko gazte-talde batek egindako eskaera bati erantzunez eraikiko du Udalak gune hori.

Instalazio berri hori nerabe eta gazteei dago bereziki zuzenduta, eta erabilera 12 urtetik gorakoentzat soilik izango da. “Entrenamendu fisikoko sistema hau, nagusiki, gorputzaren pisuaz baliatzen da, karga edo erresistentzia gehigarririk behar izan gabe. Street workout edo Parkour mugimenduan oinarritua dago”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak